abilki

abisiniarrak

Hasiera: Kumeak: Kumaldi Egitasmoak

Hasieran gure emeek Flash-ekin emaitzak oso onak izan zuten 2015-2016.urteetan, baina dagoeneko ez dago erabilgarri.

Batzuetan banakako katu bat ederra eta xarmangarria izan daiteke, baina hazle ez emankorra suertatu. Insalah-ren kasua izan da. 2017 eta 2018an gure eme gehienekin pare bat alditan kumatzen utzi genuen, baina kume gutxiegi izan ditu eta gestazioak ez dira errazak izan. Beraz, Insalah antzutu genuen, etxe berri berezi eta on baten lagunartean oso zoriontsu izateko.

Bien bitartean, momentu honetan Flash-en ugalkortasun kalitatea eta Insalah-ren xamurtasuna duen ar berri baten bila gabiltza. Ordura arte ez dugu beste kumaldi berri gehiagorik izango.

Hasieran COVID-19aren izurriteak gure bilaketa mantsotu du eta gero, 2023ko urte hasieran, Hautek, gure emeetako batek, ustekabean garatutako ugatzeko minbiziak ere gure bilaketa mantsotu du. Hilabete hauetan gure arreta osoa gure abisiniarren osasunari eta beren ongizateari bideratu dugu. Katuen osasuna gure lehentasuna denez, Hauteren erroa (Haute eta bere alaba, Larain) ugaltze programatik erretiratu dugu. Ar berria eta kumaldi berriak 2023an etortzea nahiko genuke. Informatuko zaituztegu.

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus