abilki

abisiniarrak

Hasiera: Loturak & Bibliografia

Txip Bilatzaileak Europan

Erroldaturiko etxabereen mikrotxip zenbakiak Europa mailan koordinatzen ditu. Mikrotxip zenbakia beren bilatzailean sartu eta Europako zein Estatutan Erroldatuta dagoen esango dizu eta erroldatze erakundearen esteka eta kontakturako informazioa erakutsiko dizu.

Aholkatzen dizuegu, edozein etxabere (txakur, katu edo udoi) aurkitzerakoan, mikrotxipik duen ikusteko albaitariren batekin edota txip-irakurgailurik duen hazleren batekin, eta webgune honetan emaitzik aurki daitekeen ikustea.

Abilki* abisiniar guztiak daude errolda ofizialean sartuta (nahiz eta Euskadin txakurrak bakarrik egon legez derrigortuta eta, beraz, katuak erroldatzeko txakurren errolda erabili behar dugu), eta jabe berriei beren katu berria beren bizilekuko Europako errolda erakundean ere izen emateko beharrezko paper ofizialak luzatzen dizkiegu.


Euskadin erroldaturiko txip bilatzaileak etxaberearen deitze-izena eta jabearen kontakturako datuak publikoki errazten ditu. Euskaraz eta Espainieraz erabilgarri.

Euskadin bezala, Europako beste leku batzuetan, txakurrak dira erroldatzera legez behartutako abere bakarrak. Hala ere, Abilki-n katu guztiak erroldatzea aholkatzen dugu, Europan barrena katua galduz gero, topaketa asko errazteko.

Osasuna

international Cat Care
(nazioarteko Katu Zaintza)

Aurretik Katu Aholku Bulegoa (Feline Advisory Bureau –FAB) bezala ezaguna eta Nazioarteko Katu Medikuntzako Elkartea (International Society of Feline Medicine -ISFM)-k sortua.

Beren Atik Zrako Osasun Hiztegia oso erabilgarria eta irakur erreza da!

European Advisory Board on Cat Diseases (ABCD)
(Katu Eritasunen Europako Aholku Batzordea)

Katuen eritasunen gaineko jarraibide eta irudidun azalpen interesgarriak.

Beren A-Z osasun hiztegia oso erabilgarria eta irakur erraza da.!

European Commission on Animals
(Europar Batzordea aberei buruz)

Europear Batasunean animaliak garraiatzeko indarrean dagoen legedia.

UC Davis
Veterinary Medicine
(Albaitari Medikuntza)
Veterinary Genetics Laboratory (Albaitari Genetikako Laborategia)

Katuentzako froga genetiko ugari eskaintzen ditu eta froga bakoitzaren ezaugarriaren azalpen zabala ematen du.

Emaitzen txosten guztiak online baiezta daitezke hementxe (Sartzeko kontu bat izatea beharrezkoa da. Kontua sortzea eta emaitza-txostenak baieztatzea doanik dira).

Beste abere askorentzako frogak ere eskaintzen ditu. Hementxe ikusi.

NC State University
(Ipar Karolina Estatuko Unibertsitatea)

Katuen eta beste abereen gaineko ikerkuntza asko egiten ditu. Ondorengo informazio interesgarria eskaintzen du:

Europako albaitaritza eskoletako osoenetako bat, ikerkuntza asko egiten. Oraindik ongiegi ulertzen ez diren katu arazoetan Europako kontakturik eguneratuenak eskain litzake.

Albaitariak

Ondorengo albaitariak katuetan trebatuak daude eta euren aholkularitza egokia jaso izan dugu:

Katu Erakundeak

150 mila hazle eta erakuslerekin munduko katu multzorik handiena da. Atxikimenduz eta araudiz oso ondo antolaturiko elkartea da. Agiri guztiak ofizialak diren 3 hizkuntzetan bakarrik sortzen dira, ingeleraz (EN), alemanieraz (DE) eta frantzieraz (FR). Bere bazkideek beren hizkuntzetara itzul dezakete, baina okerrren aurrean ez dute balio araugilerik.

1906.ean sortua, Ipar Ameriketako katu elkarterik handiena da. FIFe (Fédération Internationale Feline) elkartearekin hertsiki lan egiten du .

Ipar Ameriketako bigarren katu elkarterik handiena da.

Ez da horren hedatua. Estatu edo herrialde berdin baterako talde batek baino gehiago izen eman dezake. "WCF-ko bazkide batek, izan talde bakar bat edo federakuntza bat, bere zereginetan independienteki jarduten du (A member of WCF, whether a single club or a federation, acts independently in his business)". Beraz, bere erakundea ez dago beste katu elkarteak bezain batua eta arautua.

Liburuak Katuen inguruan

Egilea:Darlene Arden

Argitaletxea: Howel Book House

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-470-64167-5

Argitalpena: 1. argitalpena (2011)

Nahiko liburu eguneratua, katu bat nola zaindu edonork jakin beharrekoen inguruan. Irakur erreza. Beharrezkoa jabe berrientzako!

Egilea:Josiane Thiriot

Argitaletxea: De Vecchi

Hizkuntza: ES (itzulpena)

ISBN: 978-84-315-3815-6

Argitalpena: 1. argitalpena (2008)

Abisiniar katuei buruzko liburu ilustratu oso ona.

Egilea: Debra M. Eldredge, DVM

Argitaletxea: Howell Book House

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-470-09530-0

Argitalpena: 3. argitalpena (2008)

Albaitariak ez direnentzako katu albaitaritzako liburu oso ona. Informazioa erraz topatzeko antolaturik.

Egilea: Pam Johnson-Bennett

Argitaletxea: Penguin Books

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-14-311979-1

Argitalpena: 2. argitalpena (2011)

Katu izaera ulertzeko liburu hoberena. Xehetasunez irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzako agian apur bat trinkoegia.

Egilea: Pam Johnson-Bennett

Argitaletxea: Penguin Books

Hizkuntza: EN

ISBN: 0-14-200475-8

Argitalpena: 1. argitalpena (2004)

Katu bat baino gehiago eduki edo izango dutenentzako ikuspegi bikaina.

Egilea: Pam Johnson-Bennett

Argitaletxea: Penguin Books

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-14-311250-1

Argitalpena: 1. argitalpena (2007)

Katu jarrera arazoak ulertu eta bideratzeko liburu bikaina.

Egilea: J. Anne Helgren

Argitaletxea: Barron's

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-7641-6580-1

Argitalpena: 2. argitalpena (2013)

Arraza katu bat aukeratzeko liburu lagungarriena. Katu mota bakoitzaren azalpen osatua du, eta bakoitzaren ezaugarrien laburpen taula bikaina! Atal hauek irakurri beharrekoak dira:

  • 2.a (What is a purebred? / Zer da arrazaduna?),
  • 9.a (Which breed is right for you? / Zein mota doakizu hoberen?),
  • eta 10.a (Choosing a Purebred Cat / Arrazako katu bat aukeratzen).

Egilea: Angela Rixon

Argitaletxea: Wellfleet Press

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-7858-0364-5

Argitalpena: 1. argitalpena (1995), 2010.ean berrargitaraturik

Sarrera ataletako 54 orrialdeetan arrazadun katuen inguruko arlo guztiak bikain laburbiltzen ditu. Erditzeen aurreikuspen taula interesgarria dauka. Katuen mota bakoitzeko argazki onak ditu, baina hauen azalpena eskasa da.

Egilea: Bernard-Marie Paragon (...)

Argitaletxea: Royal Canin

Hizkuntza: ES (itzulpena)

ISBN: Royal Canin

Argitalpena: 1. argitalpena (2011)

Europar Batasuneko Frantziar Estatuko Alfort Albaitari Eskolaren laguntza handia izan duen liburua da. Katuaren fisionomia eta genetika ongi ulertzeko irudi bikainak ditu. Baina katu motak ongi ezagutu eta aukeratzeko ez da ona.

Egilea: Dan Rice, DVM

Argitaletxea: Barron's

Hizkuntza: EN

ISBN: 0-8120-9764-5

Argitalpena: 1. argitalpena (1997)

Katu hazleentzako liburu hoberenetakoa.

Egilea: Carolyn M. Vella (...)

Argitaletxea: BH (Butterworth-Heinemann)

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0750640693

Argitalpena: 4. argitalpena (1999), 2005.ean 5.ez berrinprimaturik.

Katu genetikaren inguruko liburu bikaina eta hoberena!

Liburuak Trebakuntza eta abere-jarreraren inguruan

Egilea: Melinda Johnson

Argitaletxea: Karen Pryor Clickentraining

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-1-890948-15-3

Argitalpena: 1. argitalpena (2004)

Klikatze Trebaketa beste ikaste metodoen artean non dagoen kokatuta bikain azaltzen duen Klikatze Liburu hoberenetarikoa. Edozein abere trebatzailek atal hauek oso interesgarri izango ditu:

  • 4.a (How Learning Takes Place / Ikastea nola gauzatzen den),
  • 7.a (Clicker Training basics/ Klikatze Trebaketaren Oinarriak),
  • 8.a (Prop Behaviors / Euskarridun Jokaerak)
  • eta 9.a (Non-prop Behaviors / Euskarririk gabeko Jokaerak).

Egilea: Karen Pryor

Argitaletxea: Scriber

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-0-7432-9776-9

Argitalpena: 1. argitalpena (2009)

Kontakizunen bitarteaz Karen Pryor trebatzaileak klikagailu bidezko trebaketaren oinarriak azaltzen ditu eta, berrindartze baikor bidezko trebaketaren aintzindaria eta klikatze trebaketaren sortzailea denak trebaketa mota hau animali ezberdinetan erabiliz ikasitakoa azaltzen du.

Kontuz!: Liburuak weborria dauka, atal bakoitzarentzako ikusentzunezko gehigarriez beterik (www.reachingtheanimalmind.com ). Espainierazko itzulpenean aipatu ere ez da egiten!

Egilea: Karen Pryor

Argitaletxea: KNS Ediciones

Hizkuntza: ES (itzulpena)

ISBN: 978-84-937-4565-3

Argitalpena: 1. argitalpena (2011)

Kontakizunen bitarteaz Karen Pryor trebatzaileak klikagailu bidezko trebaketaren oinarriak azaltzen ditu eta animali ezberdinetan erabiltzerakoan abereen berrindartze baikor bidezko trebaketaren aintzindariak eta klikatze trebaketaren sortzaileak, trebaketa mota hau animali ezberdinetan erabiliz ikasitakoa.

Kontuz!: Liburuaren espainerazko bertsioan ez da aipatzen liburuak duen weborria, atal bakoitzarentzako ikusentzunezko gehigarriez beterik dagoena! (www.reachingtheanimalmind.com )

Egilea: Karen Pryor

Argitaletxea: Karen Pryor Clicker Books

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-18-909-4807-8

Argitalpena: 1. argitalpena (2001)

Katuekin modu errazean trebatzen hasteko liburua.

Egilea: Christine Hauschild

Argitaletxea: CADMOS

Hizkuntza: EN (itzulpena)

ISBN: 978-0-85788-400-8

Argitalpena: 1. argitalpena (2011)

Katuekin osotasunean trebatzeko liburua.

Egilea: Peggy Tillman

Argitaletxea: Karen Pryor Clicker Book

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-18-909-4808-5

Argitalpena: 8. argitalpena (2000)

Txakurrekin osotasunean trebatzeko liburua.

Egilea: Karen Pryor

Argitaletxea: Sunshine Books

Hizkuntza: EN

ISBN: 978-18-909-4804-7

Argitalpena: 4. argitalpen hedatua (2000)

Karen Pryor-en izurde trebatzaile garaiko biografia.

Online Dendak

ABiLKI katutegiak ez du hauetako inoren sustapenik jasotzen.

Trebaketaren inguruko eskaintza zabala.

Abisiniar hazle lagunak

Ondorengo guztiek lagundu digute abisiniar katuez ikasten eta oso eskerturik gaude, nahiz eta batzuetan katuak eta abisiniarrak hazteko irispide ezberdinak izan ditzakegun.

Katutegia Norena Nongoa
Faby-Cats Mette & Søren Odense (Danimarka, EU)
Abylicius Lesley & Maurice Amsterdam (Herbehereak, EU)
Aucuparias Jan & Jan Stockholm (Suedia , EU)
Habashat Emilia & Masimo Milano (Italia, EU)
Highgait's Paws Mindy & Dave Clintondale (NY, US)
Meynac Nathalie Beylongue (Frantzia, EU)
Quodlibet Maria Gracia & Ricardo Milano (Italia, EU)
Raul Buho Raul Valencia (Espainia, EU)
Solarian Chiara Milano (Italia, EU)

Bestelako hazle lagunak

Katu Mota Katutegia Jabea(k) Lekua
BEN - Bengaliar katua Mageia Bengal Luisa & Domingo Motril (Espainia, EU)
MCO - Main Coon HispanoCoon Hannelore Toledo (Espainia, EU)
NFO - Norvegiar Basakatua Nabatea Carol & Saul Logroño (Espainia, EU)
RUS - Errusiar (katu) Urdina Cornettos Fernando Irun (Euskal Herria, EU)
RUS - Errusiar (katu) Urdina Kiksant Teresa & Moises León (Espainia, EU)
ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus