abilki

abisiniarrak

Hasiera: Eskuragai: Eskuratzeko Prozedura: Info. Gehigarria

Abilki etxe haztegi-katutegiko abisiniar bat eskuratu nahiko bazenu, lehen pausua beherago aurkituko duzun Adopzio Galdetegia beterik emailez helbidera bidaltzea da, Salmenta-Hitzarmenarekin jarraitu baino lehen. Ondoren Sabinek berak, katutegiko arduradunak, zurekin kontaktuan jarriko da, eta adopziorako aukeragaia zarela baderitzo, Itxaron-Zerrendan konpromesu barik gehituko zaitu, zuk adieraziko katuaren/katuen ezaugarriekin.

Itxaron-Zerrenda taulan (beherago dagoena) zure izena (abizena-ren/en hasiera hizki-are/e-kin) eta Lekua (herria) argitaratuko dira. Itxaron-Zerrendako ordena osorik eta ongi beterik dauden Galdetegiak onartzen diren orden berean argitaratuko da.

Aukeratu dituzun ezaugarriak betetzen dituen kumea, zuri dagokizun itxaron-zerrendako txandan, jaiotzen denean, zurekin kontaktuan jarriko gara eta, 4 aste geroago, interesa mantentzen baduzu, Salmenta-Hitzarmena beterik bidaliko zaizu eta aste bete izango duzu katua onartzen duzun erabakitzeko. Onarpena Salmenta-Hitzarmena formalduz adierazi beharko da. Hitzarmena adostuta dagoenean, gordailuaren ordainketa gauzatzeko haztegiko banku kontua erraztuko zaizu. Kontuan dirua jaso bezain laster, Itxaron-Zerrendan eta erositako kumearen kumaldiko web-orriko Laburpen-Taulan katua gordeta duzula argitaratuko da. Erosketako baldintzen xehetasun guztiak Salmenta-Hitzarmenean bertan aurkituko dituzu.

Hauek dira Abilki abisiniar katu bat eskuratzeko 2 agiri nagusiak:

Agiriotan, pribatutasuna babesteko arrazoiengatik, gure helbide fisiko zehatza ezabatu egin bada ere, eskuragai dagoen gure katu bat erosteko konpromezu irmoa egiten duen erosleari erraztuko zaio.

Edozein zalantza ongietorria izango da Gutaz ataleko email helbidean, whatsappez zein telefonoz.

Atzera itzuli »

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus