abilki

abisiniarrak

Hasiera: Eskuragai: Oinorde-Alaba Ohiak: Info. Gehigarria

Eme ugaltzaileen osasuna eta bizi kalitatea gure lehentasunak dira, horregatik, eme ugaltzaile (erregin) bakoitzak bere bizitzan bost kumaldi izango ditu (asko jota) eta gero antzutua izango da, berak ere lagunarteko bizi kalitate oparoa goza dezan.

Abisiniar arraza hobetze aldera, eme ugaltzailearen 5 kumaldi guztien arteko alaba hoberenarekin geratzen gara, Oinordeko-alabarekin. Kume hauek 5 urteetan jaiotzen doaz. Lehengoarenak baino ezaugarri hobeagoak dituen alaba berri bat jaiotzen denean, hau oinorde alaba berria izango da, eta aurrekoa Oinorde alaba-ohia izango da eta eskuragai jarriko dugu.

Oinorde alaba-ohiak 2zpa 5 urte inguru izango lituzkete. Gure oinorde alaba ohiek ondokoak dituzte aldeko:

  • Ongi gizarteraturik eta trebaturik daude, gizakien etxe giroan jaio, hazi eta trebatu direlako.
  • Jabe berriengan kumeek baino arreta gutxiago eskatzen dute, kumeek energia handiagoa dutelako. Dagoeneko ongi trebatuak izan direnez, jarrera ohitura arazoak izateko aukera askoz txikiagoa dute, kalean edo baserrietan jaio eta beren kabuz hasitako katuek ez bezala, edota katuekin aurre-esperientzik gabeko gizakiengatik hazitako katakumeak ez bezala.
  • Oraindik gazteak dira.

Atzera itzuli »

ABILKI berriak eta eguneratzeak jasotzeko, gure email posta zerrenda anonimora harpidetu!
Horretarako zure emaila beheko laukian idatzi eta bidaliguzu.

Flag Counter
FIFe ASFE

FIFe hazlea ® 2014-2024 .abilki. abisiniar katuak
ASFE bazkidea ® 2013.etik
© 2014-2024 www.abilki.eus